Pintxos&Blogs XXVIII

Iraultza liburugintzan

Noiz: 2012ko otsailak 3
Non : Ni Neu jatetxea

Sektore guztiak iraultza jarrai batean aurkitzen dira, bai garapen teknologikoarengatik bai bizi garen krisialdiarengatik (eta birsortzera bultzatzen gaituena). Oraingo honetan liburuen argitaletxeen sektorean eta beraien proposamen eta irtenbideetan oinarrituko gara. Horregatik ostiral honetan 20:30etan Ni Neu jatetxera hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu gurekin eta Campo Viejo  ardoen konpainian gai hauei buruzko solasaldi atsegin batean parte hartzeko.

Ostiral honetan izango ditugun gonbidatuak ondorengoak dira:

  • Xabier Mendiguren (@xme64) idazlea eta Elkar Argitaletxeko editorea da.
  • Mikel Elorza (@MikelElorza) Susa argitaletxeko kidea, Armiarma proiektuko arduradunetako bat. Argia-ko kolaboratzaile izana, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n kolaboratu izan du azken 15 urteetan. Edizio eta Internet munduko lanaz gain, formazioz eta jardunez abokatua ere da.
  • Andoni Munduate (@MunduJr) The Glutton Club-ek eta LeqtorUniversal-ek bultzatutako “Hecho a Mano” liburuaren argitaletxe proiektuaren arduradunetako bat da. Proiektu honen edapenean sare sozialek eta internet bitarteko salmentak garrantzi handia izan dute.

Beste gonbidatu baten zain gaude, baina pertsona edo proiekturen bat gomendatu nahi badiguzue zuen zerbitzura gaude.

Menua Ni Neu jatetxearen eskutik izango da eta afariko ardoak Campo Viejo ardotegiarenak izango dira. Dastatuko dugun menua ondorengoa da:

  • Kaolin patata entsalada otarrainxkekin.
  • Txibien arroz krematsua.
  • Txahal entrekula plantxara fruitu lehor majatuarekin.
  • Ogi torrada etxeko krema izoztuarekin.
  • Ahuntz gazta izozkia almendra bizkotxoarekin.

Ni-Neu jatetxearen edukiera 45 pertsonakoa da.

[GARRANTZITSUA] Norbaitek  intolerantzia edo alergiaren bat baldin  badu guri jakinaraztea menua aldatu ahal izateko.

Edozein zalantzetarako, jarri harremanetan Xabier de la Mazarekin (xdelamaza@delifunart.com).

Komentarioa utzi

Honen inguruko edizio gehiago:




View in Black
Zure argazkiak Flick-en karruselera gehitzeko, hauei honako etiketa jarri: