Aste Santuko oporren ondoren Pintxos&Blogs-eko edizio berri batekin gatoz, oraingoan denen ahotan dagoen gai bati buruz hitz egiteko, Hondakinen Kudeaketa Gipuzkoan. Deialdia apirilaren 13an, ostirala, izango da 20:30-etan Donostiako Via Fora! jatetxean. Beste deialdietan bezala, oraingoan ere Campo Viejo ardotegiko gure lagunean ardoak dastatzeko aukera izango dugu afarian zehar.
Hondakinen kudeaketa gai konplexu eta korapilatsua da Gipuzkoan. Solasaldi honetan azken asteetan pil-pilean dauden gaiak jorratuko ditugu, esaterako Atez Ateko bilketaren ezarpena edo zer egin daitekeen Zubietan jarri nahi den erraustegiarekin. Bestalde, Gipuzkoa bezalako lurralde batentzako zein hondakin kudeaketa sistema den egokia edo atez ateko bilketaren eraginkortasun eta inplikazioei buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu.
Galdera hauei eta bestei erantzuna emateko, iritzi eta ikuspegi desberdinak erakutsiko dizkiguten gonbidatuak izango ditugu gure artean. Jende gehiagorekin kontaktatzen ari gara atez ateko sistemaren alde dauden pertsonak eta taldean solasaldian egon daitezen. [gazteleraz izango da]
- Mikel Durán (@mikeldur): Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EE-eko batzarkidea. Zuzendaritzan lizentziatua eta Errenteriako Udaletxeko Merkataritza eta Turismo zinegotzi ohia. Gaur egun Batzar Nagusietan Mikel atez ateko bilketaren aurkako ahotsik kritikoenetako bat da.
- Pedro María Ibarra: Abokatua eta Usurbilgo Atez Ateko Bilketaren Aurkako Plataformako kidea. Usurbilen atez ateko bilketa 2009. Urtetik dago martxan eta Pedrok sistema honekin bizitzea nolakoa den azalduko digu.
- Joxe Mari Irazusta: Gipuzkoa Zero Zaborreko kidea da. Gipuzkoan hondakinen arazoari aurre egiteko lanean dauden taldeen sinergia lortzeko sortutako eragilea da Gipuzkoa Zero Zabor.
- Ainhoa Intxaurrandieta: San Markos Mankomunitateko presidentea eta Lezoko Ogasuneko zinegotzia (Bildu).
Afaritan izango ditugun ardoak Campo Viejo ardotegiaren eskutik etorriko dira, eta Via Fora!-an dastatzeko aukera izango ditugun pintxoak ondorengoak dira.
- Kataluniako hestebeteak Pa amb tomàquet-ekin.
- Via Fora tosta (tipula karamelizatua, intxaurrak y emmenttal gazta)
- Patata minak.
- Edariak
Via Fora! jatetxearen edukiera 35 pertsonakoa da.
[GARRANTZITSUA] Norbaitek intolerantzia edo alergiaren bat baldin badu guri jakinaraztea menua aldatu ahal izateko.
Edozein zalantzetarako, jarri harremanetan Xabier de la Mazarekin (xdelamaza@delifunart.com).















