2012. urtea estreinatzeko urtarrilaren 13an, 20:30etan, Berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko Pintxos&Blog edizio berri bat antolatu dugu. Ostiral honetarako aukeratutako lekua Astoria 7 Hotela (@astoria7hotel) da, eta azkenengo Pintxos&Blogs-ean bezala, Campo Viejo (@campoviejowines) ardotegiko gure lagunen eskutik beraien ardo paregabeak dastatzeko aukera izango dugu.
Berrikuntza eta ekintzailetza etengabe agertzen dira gure inguruan, eta geroz eta gehiago garai hauetan, krisi ekonomikotik ateratzeko eta garapen ekonomikoa hobetzeko irtenbidearen parte direlako. Euskadi lurralde berritzailea al da? Nolako esfortzuak ari dira egiten horren inguruan? Nola eta zenbat ari da ekintzailetzen? Nolakoak dira gure gizarteko ekintzaileak? Ze aukera eta zailtasun ikusten dituzte?
Ostiral honetarako solasaldi atsegin bat proposatzen dugu lehen mailako gonbidatuekin, horrenbeste entzuten ditugun baina modu ulergarrian eta sakonean gutxi ezagutzen ditugun gai hauei buruz argitasun pixkat emango digutenak.
- Ainhoa Lete (@ainhoalete) Donewtech Solutions-eko Zuzendari Nagusia eta Addonia eta Jakitoki -ko sortzailea da, Donewtech-eren spin offak. Hiru proeiktuak
softwarean oinarritzen dira. Hemen duzue Ainhoa Lete agertzen den bideo bat.
- Alberto Conde Mellado (@acondemellado) NEM Solutions-eko Zuzendari Nagusia, Ikasplay-eko sortzailetako bat eta Tecnun Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da. Nafarroako Unibertsitatetik Industria Ingeniaritzan Doktorea da. Movimiento Emocional bere blogean jarraitzeko aukera duzue.
- Guillermo Dorronsoro (@guillerdorron) IK4 Aliantza Teknologikoko Presidenteordea, IDE-ko presidentea eta Deusto Business School-eko irakaslea da. Bilboko Industria Ingeniari eta Telekomunikazio Ingeniaritza Goi Eskola Teknikokotik (IITIGET) Ingeniari Tekniko Doktorea da. Thought in Euskadi bere blogean jarraitu dezakezue. Hemen Guillermo Dorronsororen bideo bat uzten dizuegu.
- Mikel Navarro Arancegui Deustuko Unibertsitateko Ekonomiako Katedratikoa eta Orkestrako, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko, Ikertzaile Seniorra da Lurralde, Berrikuntza eta Kluster arloetan. Industria Lehiakortasun eta Berrikuntza Sistemen arloetan asko sakondu du. [linka]
Dastatzeko aukera izango dugun menua Astoria 7 Hotelaren eskutik izango da eta edango ditugun ardoak Campo Viejo ardotegiarenak izango dira.
- Perretxiko, Idiazabal gazta eta zezina kaputxinoa.
- Txipiroi raviolia eta tipulazko konfitura eta txakoli saltsarekin.
- Glaseatutako hirugihar iberikoko takoa bere zukuan eta romeskoarekin.
- Crème brûlée fuitu gorri egosiekin.
- Brownia eta ganatxea txokolate txuri eta yogur zopan.
Astoria 7 Hotelaren edukiera 45 pertsonakoa da.
[GARRANTZITSUA] Norbaitek intolerantzia edo alergiaren bat baldin badu guri jakinaraztea menua aldatu ahal izateko.
Edozein zalantzetarako jarri harremanetan Xabier de la Mazarekin (xdelamaza@delifunart.com).














