Pintxos&Blogs XXVI

Itsasoari begira

Noiz: 2011ko azaroak 28
Non : Aquarium Donostia

Lagunok, poz handiz 2011ko azkeneko Pintxos&Blogs-a aurekezten dizuegu. Bi arrazoi ditugu urtea pozik bukatzeko. Alde batetik, Campo Viejo-ko (@campoviejowines) ardoak gurekin izango ditugulako aurrerantzean. Hostalari onen laguntza bageneukan baina edarien errepresentazioa faltan botatzen genuen. Hemendik aurrera, beraz, Campo Viejok dituen ardo desberdinak dastatzeko aukera izango dugu. Bestalde, urtea Donostiako leku berezi batean bukatu nahi genuen: Donostiako Aquariumean (@aquariumss).

Donostia-San Sebastiáneko Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen (GOE) ekimenez. Izatez, Espainiako estatuan natur zientzietako lehen museoa izan zen. Alfonso XIII, María Cristina eta Victoria Eugenia errege erreginek inauguratu zuten eta harrera egin zieten momentuko Gobernu buruak, Primo de Rivera jenerala, eta garaiko GOEko presidenteak, Vicente Laffite Obineta, gaur egungo GOEko presidentearen aitona.

1998an inauguratu zen Aquariumaren hedapena, eta bere ibilbidearen inflexio-puntu izan zen. Espazioa zerbitzu eta instalazio ikusgarriekin (horien artean azpimarragarriena da tunel batek zeharkatzen duen 1.800.000 litroko andela) handitzeaz gain, birgaitze honekin Erakundearen xedeari behin betiko bultzada eman zitzaion. 2002. urtean GOEk Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa (GOF) sortu zuen, etorkizunari irmotasun handiagoa emateko asmoz. Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioak GOEren xedea eta ikuspuntua bere gain hartu eta sustatu ditu.

Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea eta orain Fundazioa beheko bost printzipio sendoetan oinarrituta hazi da azken 100 urteotan:

  • Ozeanoarekiko errespetua hedatzea
  • Itsas inguruneari buruzko ezagutza sustatzea
  • Euskal ontzigintza eta itsas ondarea kontserbatu eta erakustea
  • Hezkuntza-proiektua garatzea
  • Aisialdiko turismoa sustatzea

Informazio iturriak: Aquarium y Euskomedia

Pintxos&Blogs honetan itsaroaren inguruko area desberdinetan espezialitatuta dauden pertsonak ekarri nahi ditugu. Zein harreman daukagu itsasorekin? Zer ikasi ikasi beharra daukagu? Zein potentzialtasun ditu energia-iturri bezala? Etab.

Gondidatuak konfirmatzen ditugun bitartean. Momentuz gurekin egongo da:

  • Vicente Zaragüeta Laffite. Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko (GOE) presidentea.
  • Adolfo Uriarte, AZTI- Tecnalia-ko (@aztitecnalia)Itsas Ikerkuntza Unitateko Merkatu Zuzendaria.

Donostiako Aquariumeko eserluak 35 izango dira eta menua Grupo Bokadok jarriko du. Eta noski, ardoak, Campo Viejo-renak izango dira.

[GARRANTZITSUA] Alergiarik izanez gero menua aldatzeko aukera dago.

Izan ditzakezuen galderak Xabier de la Maza-ri (xdelamaza@delifunart.com) bidali.

Komentarioa utzi

Honen inguruko edizio gehiago:



Foto/argazkia: Gonzalo Iza

View in Black
Zure argazkiak Flick-en karruselera gehitzeko, hauei honako etiketa jarri: