Pintxos&Blogs XXV

Euskal Hiria

Noiz: 2011ko azaroak 4
Non : Astoria7 hotela

Benardo Atxagak Euskal Hiria kontzeptuaren inguruan emandako definizioari jarraituz, «utopía no heroica -ya hemos tenido bastantes-, sino una utopía que tenga por objeto, por sueño, la mejor convivencia de todos cuantos vivimos aquí», tertulian murgilduko gara kontzeptuak izan ditzakeen interpretazioak  (eta erronkak) ikusteko. Etengabe guztion ahotan dauden kezkak eta desioak azalduko dira, are gehiago ETAren behin-betiko su-etenaren ostean. Horretaz gainera, azken 30 urteotan izandako aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoak, eta gaur egungo krisi ekonomiko, finantziero eta instituzionalak, bizi dugun errealitatea are konplexuagoa izatea eragin dute.

Beste behin, solasaldiari ekingo diogu mundua (gure mundua) konpontzeko asmoarekin.

Azaroaren 4an arratsaldeko 20:30etatik aurora honako gonbidatuak izando ditugu: [GAZTELERAZ ETA EUSKARAZ]

  • Igor Calzada enpresa kudeaketan doktorea da (2011) eta Mondragon Unibertsitatean irakasle eta ikerle lanetan dihardu. Eusko Jaurlaritzako Hizkutza Politikako sailean Koordinazio Zuzendaria izan da eta University of Nevada-ko (Reno, AEB) Center for Basque Studies-en Associate Researcher izan da. 2008. urtean Berrikuntzako Ministerioak bere ikerketa proiektua premiatu zuen (esteka) eta berriki “¿Hacia una Ciudad Vasca? Una aproximación desde la innovación social” liburua kaleratu du. Informazio gehiago,  igorcalzada.com eta euskalhiria.org
  • Kepa Korta abokatua, kontsultorea, Ordiziako alkatea 1987-1991 urteetan eta 2001etik Donostiako Plan Estrategiko Zuzendari-Koordinatzailea da. Informazio gehiago, donostiafuture.com
  • Antxon Lafont enpresarioa da eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidente ohia.

Astoria 7 Hoteleko menua honakoa da.

  • Patatabravas.
  • Kalabaza, zezina eta ricotta rabiolia,  erromero zukuarekin.
  • Txekorra meloso erara, patata pureakin eta romeskoakin.
  • Fruta minestronea, yoghourt krematsuakin eta gaileta apurrekin.
  • Idiazabal gazta, intxaurrak, mamia eta sagarra.
  • Edariak

Astoria 7 Hoteleko eserlekuak: 45 pertsona.

[GARRANTZITSUA] Alergiarik izanez gero menua aldatzeko aukera dago.

Izan ditzakezuen galderak Xabier de la Maza-ri (xdelamaza@delifunart.com) bidali.


Komentarioa utzi

Honen inguruko edizio gehiago:


View in Black
Zure argazkiak Flick-en karruselera gehitzeko, hauei honako etiketa jarri: